ENPRESAKO BABES JURIDIKOA

Enpresa bat daukanak badaki zer zaila den enpresa hori administratzea. Lege laguntzari dagokionez, edozein negoziok baditu oso bereziak eta bereizgarriak diren behar batzuk. Enpresek, premia juridiko baten aurrean jardun behar dutenean, sarritan kanpoko zerbitzu juridikoetara jo behar izaten dute, eta horiek oso kostu handiak dakartzate beren ekonomiarako.

Edozein ezustekoren edo zalantzaren aurrean, zuk eta zure enpresak guztiaz arduratuko den abokatu bat izango duzue. Behar duzun aldiro, adituek aholku emango dizute, eta lege arazoak konponduko. Hala, gauzarik inportanteena egingo duzu: zure negozioaren eguneroko martxa kudeatu.

Bi modalitate bereizten ditugu: oinarrizkoa eta zabala.

OINARRIZKOA

Kalteen erantzuleen aurrean edo erreparazio bat nahiz eskubide bat exijitu behar zaienen aurrean, bide adiskidetsuen eta judizialen bitartez laguntza eta aholkularitza juridikoa ematean edo erreklamazio nahiz defentsa tramiteak egitean datza, sortzen diren gastuak aseguratutako mugaraino bermatuz.

Laguntza eta aholkularitza juridikoa

  • Aholkularitza judiziala eta judizioz kanpokoa, telefono bidez edo abokatuen bulegoan bertan, tramiteak egiteko edota zitazio judizialetara agertzeko
  • Dokumentuen eta kontratuen erredakzioa eta berrikuspena; erreklamazio gutunak

Erreklamazioa

  • Istripuan edo higiezinean jasandako gorputz kalteena edo kalte materialena
  • Higiezinari buruzko eskubideena (maizterra, ugazaba, higiezinaren okupazio ilegala, obrak)
  • Zerbitzuen errentamendu kontratuak ez betetzeagatik, gauza higigarrien gainean edo higiezinerako horniduren gainean
  • Eskubideena, beste aseguru batzuk eta Aseguruen Konpentsazio Partzuergoa tartean direla – Laneko eskubideen defentsa Administrazioaren aurrean, edo ekonomikoki mendekoa den autonomoaren lan arloko defentsa
  • Bezeroei zuzendutako erreklamazioa, demanda, salaketa edo kereila funsgabeengatik: litekeena da bezero kontentagaitz batek, zure lana ezegokitzat jota, demanda, salaketa edo kereila bat jartzea zure kontra. Epaiketa bukatuta, epaiak adierazi du zure lana aski ona izan dela. Hala ere, zure irudia kaltetuta dago jadanik. Halako kasuetan, gurekin harremanetan jarri besterik ez duzu egin behar, behar diren erreklamazioak egiteko

Defentsa

  • Penala
  • Administrazio publikoen aurrean, arau hauste administratiboak direla eta
  • Laneko Ikuskatzailetzaren aurrean
  • Erantzukizun zibilaren osagarri
  • Soziala, laneko kontratuengatik
  • Kalteen jatorria egiaztatzea
  • Peritu gastuak

ZABALA

  • Lanbiderako desgaikuntzagatiko subsidioa
  • Alokairu kontratuaren defentsa eta erreklamazioa
  • Kalte materialen erreklamazioaren hedapena (ondoriozko kalteak)
  • Higiezin mobbingeko ekintzen kontrako defentsa
  • Zerbitzu errentamenduen kontratuengatiko erreklamazioaren hedapena
  • Higiezina legez kontra okupatzeagatiko erreklamazioa
  • Gorputz kalteen, lokalari lotutako eskubideen eta hornidura errentamenduei buruzko kontratuengatiko erreklamazioaren hedapena (enplegatuei)
  • Defentsaren sarien edo fakturen erreklamazioa (oinarrizko estalduraren zabalkuntza)
  • Fidantzak
  • Ustezko sexu eraso eta lan jazarpenengatik
  • Defentsa penalaren hedapena