ENPRESA TXIKI ETA ERTAINETARAKO ARRISKU ANITZEKO ASEGURUA
Zure enpresa ezin konta ahala arriskuren eraginpean dago etengabe. Horrek arriskuan jartzen du jardueraren jarraitutasuna. Enpresa txiki eta ertainetarako arrisku anitzeko aseguruak babestu egiten du zure enpresa, erabateko segurtasunez lan egin dezazun eta benetan inportantea den horretaz baino ez zaitezen arduratu.

Enpresa txiki eta ertainetarako (fabrikak, biltegiak, tailerrak eta kontzesionarioak) eta zerbitzu jardueretarako (aparkalekuak, gasolindegiak, kirol instalazioak, bulego eraikinak, erakusketak, klinikak, egoitzak, hotel establezimenduak, landa turismoa, ikastetxeak, besteak beste) soluzio honek estaldura integral eta aseguratzailea emango dizu. Soluzio honen bidez honako hauek babesten dira: enpresaren ondarea eta bertan diharduten pertsonak, ibilgetu materiala nahiz emaitzen kontua, eta baita enpresaren jardunaren eraginez hirugarrenei egindako kalteengatik jarritako erreklamazioen ondorioz izan litezkeen ondare galerak ere.
OINARRIZKO ESTALDURAK
Sutea, leherketa eta tximista
Estaldura honetan sartzen da aseguratutako ondasunek jasaten dituzten kalteen konponketa edo ondasunon birjarpena, honako hauen zuzeneko eraginez desagertzen edo suntsitzen direnean:
- Sute baten ondorioz.
- Leherketa baten ondorioz (balbula, disko, diafragma, segurtasun tapoi eta aparatu elektrikoen apurketak ez dira leherketatzat jotzen).
- Tximista bat erortzearen ondorioz
- Agintaritzaren neurrien ondorioz (suteak edo leherketak eragindako kalteak zabaltzea eragozte aldera agintaritzak emandako aginduen zuzeneko ondorioak).
- Salbamendu neurrien ondorioz (aseguratutako ondasunak sute edo leherketa batetik salbatzeko ahalegina).
Eratorritako gastuak
Asegurudunak ezbehar baten ondorioz emandako zerbitzu hauek ordaintzeko egin beharreko gastuak eta ordainketak:
- Suhiltzaileen esku hartzea
- Hondakinak kentzea eta botatzea
- Aseguratutako ondasunak salbatu, lekuz aldatu eta gordetzea
- Garbiketa
- Honako hauek izango dira esku hartze fakultatiboak egingo dituztenak: arkitektoak, ingeniariak eta gainerako profesional teknikoak, konpontze nahiz berreraikitze lanetan. Ezbeharraren arrazoi eta ondorioekin lotura daukaten abokatuak eta beste profesional batzuk. Perituak, Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak edo aseguratzaileak estalitako ezbeharren kasuan. Hori guztia, aseguratzaileak bere abokatu, peritu eta gainerako profesional teknikoei ordaintzen dizkien ordainsarien arabera.
- Suteen kontrako ekipamenduak betetzea.
- Konpontze nahiz berreraikitze obrak egiteko behar diren baimenak eta lizentziak lortzea.
- Atzerriko makinak eta lehengaiak inportatzea.
- Artxiboak birjarri eta antolatzea; artxiboak aipatzen ditugunean, enpresa jarduerak berezkoak dituen dokumentu, diseinu, marrazki, plano eta fitxategien multzoaz ari gara, baita euskarri informatikoan daudenez ere.
- Moldeak birjartzea; moldeak aipatzen ditugunean, enpresa jardueran erabiltzen diren molde, modelo, matrize eta antzeko beste tresna batzuez ari garela ulertzen da.
HAUTAZKO ESTALDURAK
Uraren eragina
Aseguratutako ondasunek jasaten dituzten kalteen konponketa edo ondasunon birjarpena, honako hauen zuzeneko eraginez desagertzen edo suntsitzen direnean:
- Eroanbide, aparatu edo depositu finkoen istripuzko apurketen ondoriozko ihesak, suteak itzaltzeko instalazioak ere barne hartuta.
- Aipatutako eroanbide, aparatu, depositu eta instalazioen istripuzko buxaduraren ondoriozko gainezkatzeak.
- Estolderia sare publikoaren edo ur ekarreraren saturazio, errefluxu edo isuriaren ondoriozko gainezkatzea.
- Ondoko nabe edo lokaletatik ura iragaztea.
- Txorrotak eta pasoko giltzak ez ixtea.
Fenomeno atmosferikoak eta arrisku osagarriak
Aseguratutako ondasunek jasaten dituzten kalte materialen konponketa edo ondasunon birjarpena, honako hauen zuzeneko eraginez desagertzen edo suntsitzen direnean:
- Uholde baten ondorioz
- Ekaitzen ondorioz
- Inpaktu baten ondorioz
- Kearen eraginaren ondorioz
- Bandalismoaren ondorioz
- Deskribatu berri dugun edozeinen bigarren mailako efektuen ondorioz
Konponketa estetikoa
Aseguratutako ‘eraikuntzak’ edo ‘berritze lanek’ jarraitutasunean eta koherentzia estetikoan izan dezaketen galera bermatzen da, konponketa ezin denean ezbeharra jasan duten materialen ezaugarri estetiko berdineko materialekin egin, hasierako jarraitutasuna eta estetika leheneratzeko.
Laguntza
Laguntza zerbitzuak.
Kristalen apurketa
Aseguratutako ondasunek jasaten dituzten kalte materialen konponketa edo ondasunon birjarpena, eraikuntzaren kristalak hautsi izanaren ondorioz desagertzen edo suntsitzen direnean. Hausteaz ari garenean, kristalen eta beira lauen, errotuluen eta kartelen –argidunak nahiz argi bakoak– hausturaz dihardugula ulertzen da.
Ibilgailuek su hartzea
Sute baten ekintza zuzenaren eta ondorio saihestezinen ondorioz eta leherketa baten nahiz tximista baten ondorioz baldintza partikularretan zehazten diren ibilgailuek jasandako zuzeneko kalte eta galera materialak, baldin eta ibilgailu horiek aseguratutako esparru barruan badaude.
Artxiboak birjartzea
Polizan estaldura duen ezbehar batek hondatutako artxiboko material, titulu, balio eta planoak birjartzeko gastuak.
Moldeak birjartzea
Polizan estaldura duen ezbehar batek hondatutako molde, modelo, matrize eta patroiak birjartzeko gastuak.
Fenomeno elektrikoak
Aseguratutako ondasunek jasaten dituzten kalte materialen konponketa edo birjarpena, fenomeno elektrikoen zuzeneko eraginez desagertzen edo suntsitzen direnean; fenomeno elektrikoez dihardugunean, zirkuitulaburrek, gaintentsioek eta tximista baten indukzioak, zehazki, transformadoreetan eta halakoetan erabiltzen den olioan, linea elektrikoetan (kutxa nagusiraino) eta banaketa eta kontroleko kutxa orokorretan eragiten duten ekintza zuzenaz ari gara.
Ekipamendu elektronikoen matxura
Aseguratutako ondasunek jasaten dituzten kalte materialen konponketa edo birjarpena, honako hauen zuzeneko eraginez suntsitzen direnean:
- Giza hutsegiteen ondorioz
- Ezkutuko akatsak: halakotzat jotzen dira diseinu, kalkulu, fabrikazio nahiz muntaketa hutsegiteen ondorioak; baita material akatsak eta galdaketa, soldaketa eta halako prozesuetako akatsak ere.
- Fenomeno elektrikoak: halakotzat jotzen dira zirkuitulaburren, gaintentsioen, arku voltaikoen, isolamendu akatsen, tximista baten ondoriozko perturbazio elektrikoen eta antzekoen eraginak.
- Funtzionamendu anormala: halakotzat jotzen dira koipeztaketa akatsak, piezak lasaitzea, gainberotzea eta funtzionamendu normalean gerta daitezkeen beste hutsegite batzuk.
- Urratua: halakotzat jotzen dira ekipamenduak berak indar zentrifugoaren ondorioz jasandako kalteak.
- Inpaktua: halakotzat jotzen dira objektu arrotzen talkak edo intrusioak, baita erorketak eta kolpeak ere; ez dira halakotzat jotzen, ordea, akats estetiko soilak –hala nola marradurak eta altxatuak– eragiten dituztenak.
- Lan osagarriak: halakotzat jotzen dira garbiketa lanak, mantentze lanak eta esparru barruan ekipamenduak lekuz aldatzeko lanak, desmuntatzea eta berriz muntatzea barne.
Era berean, ezbehar baten ondoriozko gastu hauek ere estaliko dira:
- Datuak eramateko kanpoko gailuetan dauden fitxategi informatikoak berreskuratzea.
- Operazio kostuen gehikuntza; eta hori esaten dugunean, ulertu behar da inoren ekipamendu elektronikoak aldi batez erabiltzeaz ari garela, kalteturik dagoena –norberarena– konpondu bitartean, eta epea asegurudunari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik luzatzen ez bada eta gehien jota hilabetekoa bada.
Makinak apurtzea
Aseguratutako ondasunek jasaten dituzten kalte materialen konponketa edo birjarpena, honako hauen zuzeneko eraginez suntsitzen direnean:
- Giza hutsegiteen ondorioz
- Ezkutuko akatsak: halakotzat jotzen dira diseinu, kalkulu, fabrikazio nahiz muntaketa hutsegiteen ondorioak; baita material akatsak eta galdaketa, soldaketa eta halako prozesuetako akatsak ere.
- Fenomeno elektrikoak
- Funtzionamendu anormala: halakotzat jotzen dira gehiegizko presioa nahiz presio hutsegiteak, galdaretan behar adina ur ez egotea, piezak lasaitzea, gainberotzea eta funtzionamendu normalean gerta daitezkeen beste hutsegite batzuk.
- Urratua: halakotzat jotzen dira makinak berak indar zentrifugoaren ondorioz jasandako kalteak.
- Inpaktua: halakotzat jotzen dira objektu arrotzen talkak edo intrusioak; ez dira halakotzat jotzen, ordea, akats estetiko soilak –hala nola marradurak eta altxatuak– eragiten dituztenak.
- Makina industrial autopropultsatuen talkak eta iraulketak aseguratu behar izanez gero, ulertu behar da, zehazki, lanean bertan eta esparru barruan gertatutako kasuak hartuko direla kontuan.
- Lan osagarriak: halakotzat jotzen dira garbiketa lanak, mantentze lanak eta esparru barruan ekipamenduak lekuz aldatzeko lanak, desmuntatzea eta berriz muntatzea barne.
Lapurreta
Aseguratutako ondasunek jasaten dituzten kalte materialen konponketa edo birjarpena, honako hauen zuzeneko eraginez suntsitzen direnean:
- Gauzetan indarkeria erabiliz egindako lapurreta.
- Pertsonenganako indarkeria erabiliz egindako espoliazioa.
Era berean, gastu hauek ere estaliko dira:
- Garbiketa.
- Sarrailak konpontzea edo berriak jartzea.
- Delitu bat egiteko honako hauetan egindako kalteen konponketa:
- Eraikuntzan / Berritze lanetan.
- Gauza industrial edo komertzialetan.
- Artxiboak birjartzea eta antolatzea.
Kutxa gotorrean dagoen eskudirua
Legezko txanpon eta billeteak; baita eramaileak diru bihur ditzakeen titulu eta txekeak, kutxa gotorraren barruan daudenak.
Kutxa gotorretik kanpo dagoen eskudirua
Legezko txanpon eta billeteak; baita eramaileak diru bihur ditzakeen titulu eta txekeak, kutxa gotorretik kanpo daudenak.
Eskudirua garraioan
Legezko txanpon eta billeteak; baita eramaileak diru bihur ditzakeen titulu eta txekeak, garraiatu bitartean.
Lortu gabeko irabazia
Indemnizazio aldian negozio bolumena txikitu izanaren ondorioz galdutako marjina gordina, ezbehar bat gertatzearen ondorioz eta estaldura hau edukita:
- Sute arriskua eta bere osagarriak.
- Aseguruen Konpentsazio Partzuergoa, naturaren fenomeno hauei dagokienez: lurrikarak eta itsasikarak, ohiz kanpoko uholdeak, sumendiak, ekaitz zikloniko atipikoa eta gorputz sideralen nahiz aerolitoen erorketa; baita indar armatuek eta segurtasun indarrek bake garaian egindakoen eta altxamendu, sedizio, matxinada eta herri iskanbilen ondoriozkoak ere.
Ustiapen kostuaren hazkundea, indemnizazio aldian negozio bolumena txikitzea saihestu edo mugatzeko egin beharreko aparteko gastuen ondorioz.
Erantzukizun zibila
Asegurudunak, hirugarren bati eragindako kalte-galerak direla eta, ordaintzeko duen betebeharra, honen zuzeneko eraginez:
- Higiezinen erantzukizun zibila, hemendik eratortzen dena:
- Aseguratutako eraikuntzaren jabetza
- Eraikuntza mantentzeko edo berritzeko lanak egitea
- Ustiapenaren erantzukizun zibila, zeinari asegurudunak aurre egin behar baitio bere enpresa jardueraren zuzeneko eraginez; zehazki esateko:
- Enpresak hartzen duen esparru barruan egin beharreko prozesu produktiboak egitea.
- Enplegatuen jarduna, bere zerbitzura egindako lanean.
- Enpresako gauzen jabetza, erabilera eta mantentze lana –eskorgak eta bestelako makina autopropultsatuak barne– barrutian garraio lanak edo bestelako lanak egiteko.
- Prozesu industrial edo komertzialerako salgaiak tratatu, biltegiratu, kargatu, deskargatu eta garraiatzea.
- Zerbitzuak antolatu eta mantentzea:
1. Segurtasuna eta zaintza
2. Enpresako medikuak
3. Gizarte eta jolas jarduerak langileentzat - Erakusketa eta erakustazoketan parte hartzea
- Enpresa barrutirako sarbidea hornitzaile eta bezeroentzat
- Erantzukizun zibil subsidiarioa. Hau da, asegurudunak aurre egin behar die, zeharka bada ere, bere jarduerarekin loturik dauden hirugarrenen ekintzei; ekintza horien artean, zehazki:
- Asegurudunarekin mendekotasun erlaziorik ez daukaten pertsonen ekintzak, baldin eta pertsona horien jarduera asegurudunak baliatzen badu bere jarduera propiorako; horien artean, azpikontratistak eta beren enplegatuak.
- Asegurudunaren enplegatuak, lanerako, beren jabetzako edo alokatutako ibilgailuak gidatzea, aseguru barik edo behar adinako aseguru barik, aseguruduna jakinean egon barik eta soilik automobilaren zirkulazioaren erantzukizun zibileko borondatezko estaldurari dagokionez, beste aseguratzaile batek edo Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak estalitako nahitaezko aseguruaren muga gaindituz.
- Erantzukizun zibil gurutzatua: asegurudunaren kontratista eta azpikontratisten enplegatuek izandako gorputz kalteen ondorioz asegurudunari dagokiona.
- Patroien erantzukizun zibila: laneko istripu baten eraginez asegurudunaren zerbitzura ibilitako enplegatuek izandako lesioen edo heriotzaren ondorioz asegurudunari dagokiona.
- Produktuaren erantzukizun zibila: asegurudunari dagokiona, honen zuzeneko eraginez:
- Fabrikatzen edo komertzializatzen dituen ondasunak merkaturatzea, behin bezeroei entregatuta eta behin ondasunok erabili eta kontrolatzeko ahala galdu duenean.
- Produktu horiek hirugarren pertsonek erabili eta kontsumitzea.
- Muntatu, erabili eta kontsumitzeko argibideetan egindako hutsegiteak.
- Asegurudunaren produktuak lotu, nahastu edo integratzearen bidez fabrikatutako ondasunek izandako kalteak.
Enpresa txiki eta ertainetarako arrisku anitzeko aseguruaren estaldura ugariei esker, aseguru hau malgua eta enpresa bakoitzaren beharretara egokitzeko modukoa da. Aseguru programak neurrira egindako jantziak dira; Goienakook bezeroari lagundu eta haren beharretara egokitzen gara.
Filosofia hau bi konpromiso hauetan gauzatzen da:
- Ezbeharrean, enpresa mota bakoitzerako egokiena den pertsona identifikatzea.
- Hala behar duenean, ezbeharra ‘in situ’ kudeatzea.