Istripu aseguru kolektiboak

Aseguru hau baliagarria da zure enplegatuak edozein istripuk eragindako ondorioen aurrean babestuta egoteko, izan ere, langileen eta beren familiartekoen egonkortasun ekonomikoa eta lasaitasuna ziurtatzen ditu.

Aseguru honek estaltzen du zure enpresako langileen heriotza eta dena delako ezintasun maila; gainera, osasun laguntzaren bidez langileen gorputz osotasuna babesteko ere balio du, bai enpresan bertan bai denetariko jarduera asoziatiboetan.

ENPRESETARAKO ISTRIPU ASEGURU KOLEKTIBOAK

Enpresei zuzenduta, istripu baten ondorioz hildako edo ezindurik gelditutako enplegatuei estaldura emateko, pentsioengatiko konpromisoak nahiz borondatezko ordainsari osagarriak direla eta.

  • Zuzendaritza taldeentzako polizak.
  • Enplegatuentzako aseguru osagarriak.
  • Konbentzioak, bidaiak, etab.

Taldeko jarduerez gainera: lanbide heziketako ikastaroak, irakaskuntza, ikastetxeetako ikasleak…

  • Bidaia taldeak, bidaiarien derrigorrezko asegurua, txangoak, jaiak…
  • Aisialdi instalazioetara joandakoak, kultura taldeak… eta askoz ere gehiago.

Laburbilduz, edozein jarduera, hitzarmen kolektiboetan jasotako obligazioen ondoriozkoak izan ezik.

HITZARMENETAKO ISTRIPU ASEGURU KOLEKTIBOAK

Enpresaburuak bere langileei legez eman beharreko estaldurak eta kapitalak bermatzeko diseinatutako produktua, kasu gehienetan, aplikatzekoa den hitzarmen kolektiboari jarraituz, derrigorrez kontratatu behar dena (baina ez beti), eta onuradunak, eragindako estalduraren arabera (heriotza, ezintasuna, gaixotasun profesionala…), zer kapital jasoko dituen zehazten duena, une oro enpresari eragiten dion hitzarmen kolektiboan jasotako estaldurak bermatuz, aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe.

Enplegatzaileak beti estalita eduki ditzan bere langileekiko lan konpromisoak, modu errazean eta ezustekorik gabe.

  • Kontratazio erraza: eragindako lan hitzarmena zein den eta zenbat langile diren, besterik ez duzu jakin behar.
  • Kudeaketa administratiboa erabat errazten da. Zuk ez daukazu langileen altak eta bajak zertan jakinarazi. Zure polizaren epemuga amaitzean, gutun bat jasoko duzu soilik adieraz dezazun hilabete bakoitzeko langile kopuru erreala, zure poliza erregularizatze aldera.
  • Hitzarmenen aldakuntzen arabera eguneratuko da poliza, bezeroari jakinarazi beharrik gabe, hitzarmen pribatuetan izan ezik.

Aseguru hau edozein jarduera ekonomiko-soziali egokitzen zaio.

  • Osasun laguntzako estaldura bat kontratatzeko aukera dago, enpresan izandako istripu baten ondorioz.
  • Badago 24 orduko arriskua kontratatzeko aukera, edo bestela aseguratu nahi den jarduera espezifikoa baino ez.
  • Osasun laguntza kontratatuz gero, 24 orduetan arreta telefonikoa ematen duen koadro mediko bat edukitzeko aukera dago.
  • Jarduera desberdinetara egokitutako eskaintza espezifikoak.