Erretiro aseguru kolektiboak

Erretiro aseguru kolektiboen oinarrizko helburua zera da: enplegatuen erretiro datan kapital bat eratzea, izan erretiro sarien estaldura gisa, izan enpresak bere enplegatuekin hartutako beste konpromiso batzuen bidez edo izan enplegatu gaituenak nahiz zuzendariak mantentzeko borondatezko pizgarri gisa.

Orotariko enpresetan diharduten enplegatuentzako prestazioez ari gara, pentsioengatiko konpromisoen instrumentazioaren ondoriozkoak izan edo ez.

ERRETIRO SARIAK

Enpresari zuzenduta; sektoreko hitzarmen kolektiboetan (nazionala, erkidegokoa eta probintziakoa) edo enpresakoetan erretiroaren inguruan hartutako konpromisoak estaltzeko.

ZUZENDARIEN ERRETIRO PLANA

Zuzendariaren ordainsariaren parte gisa, aurreikuspen plan bat prestatzea du helburu. Langileen, zuzendarien edo bazkide langileen erretirorako kapital bat eratzen da eta, horrela, aurrezki aseguru kolektibo baten bidez instrumentatutako pentsio konpromiso bat sortzen da. Kontratazioaren aurretiko pauso gisa, enpresak pentsioengatiko konpromiso bat sortu behar du asegurudunaren alde. Konpromisoa aldebakarrekoa da (enpresaburuak zehazten du).

AURRE ERRETIROAK

Enpresen premiei enplegua erregulatzeko planen bidez edo langile zerrendak gaztetuz erantzuten die. Poliza hauen helburua zera da: langile zerrendak erregulatzeko prozesu bati heltzen diotenean enpresei sortzen zaizkien premiei erantzutea.

Aseguru honek halako soldata maila bat –enpresaren eta aurre erretiroa hartu duten langileen artean negoziatutakoa– bermatzen dio enplegatuari, polizaren baldintzetan ezarritako errenten bidez. Kontribuzio mailako langabezia prestazio publikoak aprobetxatzea ahalbidetzen du, bai azken osagarriaren ikuspegitik bai Gizarte Segurantzako kotizazioen ikuspegitik. Gainera, langileak geroko erretiroan prestaziorik gal ez dezan, Gizarte Segurantzarekiko Hitzarmen Berezi baterako ekarpenak ere kontuan hartzen dira, behin betiko erretiroa hartzea ez dadin zigortuta egon.

Goeina Aseguruetakook espezialistak gara bizi, aurrezki eta inbertsio aseguruetan. Zure enpresaren aktibo nagusiaren babesa planifikatzen lagunduko dizugu, alegia, zure enplegatuen babesa planifikatzen.