KREDITU ASEGURUA
Zuk bezeroa lortu; guk zure negozioa babestu.
Gero eta lehiakorragoa den ingurune honetan, honako hauek dira arrakastarako aukera gehien daukaten enpresak: bezero berrien hautaketan asmatzen dutenak eta beren zorroan gertatzen diren aldaketa etengabeak modu errentagarrian kudeatzen dituztenak.

Zergatik da inportantea arrisku aseguru bat kontratatzea?
- Ez-ordaintzeek eta berankortasunak arazo larriak eragiten dizkiete enpresei.
- Halako arrisku komertzialetatik babesteak emaitzen kontua hobetzen laguntzen du.
Erabakiak azkar hartu behar dira; horretarako, funtsezkoa da informazio fidagarria emango dizun tresna baten babesa edukitzea, zure bezeroen inguruko erabakiak errazago hartzeko eta galera posibleak ekiditeko. Era berean, babesa eduki behar da, batetik, kredituak berreskuratzeko, eta bestetik, zoazen lekura zoazela, ez-ordaintze kasu baten aurrean, arrisku komertzial eta politikoen estaldura ziurtatuta edukitzeko. Halako egoeren aurrean, Kreditu Konpainiak dira zure beharretara ondoen egokitzen diren enpresak.
Ez-ordaintze baten ondorioa ez da bakarrik galera ekonomiko posible batean zifratzen; horretaz gain, zorra berreskuratzeko prozedura administratibo batzuk ekarriko ditu eta, ondorioz, negozioaren jarduera nagusian galerak izango dira, bai galera ekonomikoak bai denbora galerak.
Bezeroen kutxako fluxuak eragiten duen ziurgabetasuna saihestu egin daiteke kreditu aseguru bat kontratatuta. Aseguru horrek zure aktibo nagusia –bezeroen kontua– babesten lagunduko dizu hiru zentzutan:
Arriskuen prebentzioa
Zure bezero bakoitzaren azterketa eta kreditu sailkapena. Bezeroak hautatzeko eta horien bilakaera ekonomiko eta komertzialaren etengabeko jarraipena egiteko laguntza.
Bezero berankorrei kobratzeko kudeaketa
Kobratzeko dauden ohiko kudeaketa komertzialek fruiturik ematen ez badute, halako konpainiek bideratzen dituzte zorra berreskuratzeko prozesu adiskidetsu eta judizialak.
Izandako galeren ordaina
Azkenean ezbeharra saihestezina bada, zure bezeroen kaudimengabezia dela-eta izandako galeren ordaina emango dizu Konpainiak arrisku komertzialagatik.
Goiena, zure enpresako negozio arlo desberdinetako arriskuetan espezializatuta dagoen aseguru artekaritza: kreditu asegurua.
Beste abantaila batzuk
Bezeroekin harreman komertzial seguruak izaten laguntzen diogu zure enpresari.
Kreditu asegurua kengarria da zerga arloan, eta banku finantzaketa mesedegarriago bat ahalbidetzen du, zure LIKIDEZIA, KAUDIMEN eta DIRUZAINTZA ratioek hobera egin dezaten.