BAHIKETA ETA ESTORTSIO KRISIEN KUDEAKETA

Hedapen internazionala errealitate iraunkorra da gaur egungo enpresetan. Hedapen hori gorantz datozen herrialdeetan ardazten da bereziki.

Leku horietako asko hazkunde handia izaten ari dira, baina, aldi berean, arrisku handiko lekutzat jotzen dira, bahiketa, estortsio eta legez kontrako atxiloketa kasuak direla eta.

Krisia kudeatzeko aseguruak, bahiketa eta estortsio estaldura ohikotik harago doan estaldura eskaintzen du. Soluzio osoa ematen du enpresek, konpainietako enplegatu eta zuzendariek eta baita horien familiartekoek ere egunero jasan beharreko pirateria mehatxuei aurre egiteko.

Bahiketa eta estortsio aseguruak diruaren entrega, ordainketa tresnak, ondasunak, etab. estaltzen ditu zure askatasunaren truke. Baita bahiketa edo erreskate baten ondorioz egin beharreko gastu guztiengatiko indemnizazioak ere

Hona hemen gure enpresek egunero izan ditzaketen arriskuen adibide batzuk: enpresa batek Afrikako herrialde batera lekualdatu duen konfiantzazko pertsonari kalte pertsonala egiteko mehatxuak tokiko bazkide baten eskutik; zuzendari bat bahitzea protesta sindikal gisa Mexikon; edo Txinan enplegatu bat eta bere ekipamendu elektronikoak legez kontra atxilotzea espioitza industriala egiteko xedez.

Aseguratutako gertaerak

  • Bahiketa
  • Express bahiketa
  • Bahiketa garraiobide batean (hijacking)
  • Atxiloketa
  • Estortsioa

Gertaera gehigarriak

  • Mehatxua
  • Desagerpena
  • Erreskatea
  • Erreskate saria galtzea iragaitzan
  • Norberaren gauzak
  • Legezko erantzukizuna
  • Gastu gehigarriak (gastu medikoak, atsedena eta errehabilitazioa, soldaten ordainketa, harreman publikoak, segurtasun agenteak, etab. barne).
  • Kalte pertsonalen ondoriozko galera ekonomikoa
  • Mehatxuari erantzuteko gastuak
  • Desagerpenagatiko ikerketa gastuak
  • Produktua erretiratzearen ondoriozko gastuak
  • Krisi ordainsariak eta gastuak – Unity Resources Group (mugagabeak)

Hautazko estaldurak

  • Atzerriratuen / bidaiarien premiazko berraberriratzea
  • Irabazien galera
  • Lantokian izandako indarkeriaren ondoriozko gastuak
  • Lantokiko indarkeriaren ondorioz izandako kalte pertsonalengatiko galera ekonomikoa
  • Adin txikikoen erraptua
  • Produktuen balioa (produktuak erretiratu eta suntsituz gero)
  • Pertsona asegurudunaren definizioa azpikontratistei edo kontsultore independenteei, “trustee” delakoei, ikasleei, abokatu laguntzaileei, boluntarioei hedatua, edota unean-uneko beharren arabera.

Mundu osorako estaldura

Aterki erako poliza bat da, zure enpresa handitu ahala handitzen dena, eta badaude iraupen desberdineko aseguruak, bi egunekoetatik hasi eta hiru urtekoetaraino. Estaldura kontrata daiteke bidaia partikular baterako, edo enpresa oso baterako, asegurudunaren familiartekoak eta bezeroak barne.

Arreta zerbitzu pertsonalizatua eguneko 24 orduetan.

Askotariko arriskuetarako polizak egokitu eta neurrira egin litezke, honako hauek kontuan hartuz: erakunde erlijiosoak eta akademikoak, ospitaleak eta GKEak.