Honako hauek definitzen dute enpresa handi bat:

  • Bere fakturazioaren bolumenak.
  • Ordaintzen dituen zergen bolumenak.
  • Daukan langile kopuruak

Enpresa handien ezaugarri nabarmena izaten da produktuak, prozesuak, marketina eta barne antolaketaren berrikuntza sustatzeko daukaten joera eta gaitasuna. Kapital handiak dituzte euskarri, instalazio propioak eduki ohi dituzte, administrazio eta operazio sistema oso aurreratuak edukitzen dituzte eta kreditu lerro eta mailegu handi askoak lor ditzakete finantza erakunde nazional eta internazionalen eskutik.

Asegura itzazu zure negozioaren sarrerak ezusteko eta konplikazioen aurrean, hots, gaixotasunagatiko bajen, istripuagatiko bajen, laneko istripuen eta zure jarduera arriskuan jar dezaketen bestelako arrisku batzuen aurrean.

Zure jabetzak aseguratzen ditugu, ezustekoen aurrean zure jarduera estalita egon dadin.

Goienan, zure erantzukizunak estalita edukitzen lagunduko dizugu. Zure jardueraren eraginez hirugarrenek kalteak eta galerak jasan ditzaketenez, estaldura emango dizugu hirugarrenek jar ditzaketen erantzukizun zibileko erreklamazioen aurrean babestuta egon zaitezen.

Enpresaren aktiborik garrantzitsuena enplegatuak direnez, zure langileen beharretara ondoen egokitzen diren soluzioak topatzen lagunduko dizugu. Osasuna eta Bizitza bezalako produktuen bitartez, zure enplegatuak lasai egongo dira estaldura on bati esker.