Kirolarekin bat

BTT_Musakola

Kirolarekin bat: gertuko kirol-talde, elkarte eta ekitaldiei babesa ematen diogu, horrela gizarte osoari laguntzen diogulakoan.

Hala, joan den apirilean, Goiena Aseguruak Arrasate-Udalatx mendi lasterketako enpresa esponsorizatzaileetako bat izan zen, Arrasate eta Udalatx gailurraren artean (1.119 m), eta 350 atleta bildu zituen guztira.

Eta, datorren igandean, BTT-Musakola mendiko bizikleta probari ere lagunduko diogu, Arrasateko auzo ezagun honetako jaietako egitarauaren barruan baitago.

Gure filosofiarekin eta hurbiltasun- eta komunitate-zentzuaren balioekin bat egiten duten keinu txikiak dira.

Mondraitx