Nekazaritzako eta abeltzaintzako arrisku anitzeko asegurua
Landa eremuko lanetan ezin da txantxetan ibili. Dena aurreikusi behar da eta, hala ere, haizeak edonondik jo dezake.
Zure jarduera faktore kontrolagaitzen mende dago eta.

Nekazaritzako eta abeltzaintzako arrisku anitzeko asegurua harpidetza boluntarioko aseguru bat da, zeinak nekazaritza, abelazkuntza, basogintza eta akuikultura produkzioak estaltzen baititu.
Bai nekazaritza bai abeltzaintza, ustiategiak kontrolatu ezin ditzakeen faktoreek baldintzatutako ziklo produktiboen mende daude, eta horrek dakarren emaitza ekonomikoa ez dago jakiterik.
Ziurgabetasun hori erabatekoa da uzta zuhaitzean edo soroan bertan dagoenean, izan ere, fenomeno klimatikoek murriztu egin dezakete, atzera bueltarik gabe, produkzioa. Gainera, hor dago produktuak merkaturatzeko unea, zeinean merkatuetako baldintza gorabeheratsuek berekin ekar dezaketen nekazariaren edo abeltzainaren itxaropenak ez betetzea eta errentetan ondorioak izatea.
Nekazaritzako aseguruen eskema sektoreari laguntzen dion tresnetako bat da. Aseguru hau egun indarrean daudenen osagarria da, eta are gehiago: prezioen egonkortasun ezari aurre egitera dator.
Nekazaritzako aseguruen artean, derrigorrez aipatu behar dira nekazaritzako aseguru konbinatuak, 87/1978 legean eta 2329/79 Errege Dekretuan arautzen direnak. Estatuak indar handiz esku hartzen du arlo honetan, zeren eta aseguru hau babestu, kontrolatu eta sustatzeaz gainera, urtero zehazten ditu, aseguru plan batean, ziurtatu beharreko produkzioak eta estali beharreko arriskuak.
Bost modalitate desberdin bereizten ditugu:
Nekazaritza
Nekazaritza ustiategi modernoentzako erantzuna:
- Sute, tximista, leherketa, urak eragindako kalte eta abarreko kasuetarako estaldurak.
- Ezbehar baten ondorioz jarduera gelditzen denerako.
- Erantzukizun zibila.
Berotegiak
Aseguru honek bermatzen ditu zure berotegien estaldurak (egitura eta estaldura), instalazio erantsiak eta baita horien barruan dagoena ere (makinak, ureztapena, berokuntza, etab.)
Abeltzaintza
Abere mota bakoitzaren arrisku berezien araberako estaldura espezifikoak, ezaugarriak eta ustiapen erregimena kontuan hartuta.
Upeltegiak
Tradizioa eta berrikuntza uztartzen eta gero eta ardogintza teknika aurreratuagoak integratzen dituzten upeltegientzako eta upeltegi jabeentzako diseinatua.
Olio errotak
Produktuak izandako zuzeneko eta istripuzko kalteak bermatzen ditu.
Edozein kooperatiba, erakunde edo nekazari, abeltzain nahiz akuikultura ekoizle izan daiteke aseguru hartzailea, baldin eta bere kabuz eta bere bazkideen izenean kontratatzeko gaitasuna badauka.
Egungo sistemaren bitartez, ustiategiei egonkortasun finantzarioa ematen zaie, nekazaritzaren eboluzioa eta sendotzea indartuz.