Pozik jakinarazten dizugu akordio batera iritsi garela, eta honen bidez Coinbroker Euskadirekin bat egingo dugula, Euskal Herriko lurraldean liderra den aseguru-artekaritzarekin. Hemendik aurrera, aseguru-aukera gehiago eskaini ahal izango dizkizugu; baldintza hobeekin; eta gertutasun, laguntza eta babes handiagoarekin. Zure egunerokotasuna inoiz baino lasaiago bizi dezazun.

Ezagutu onurak

ALBISTEAK

Zerbitzuak abuztuan

Abuztuan, Goiena Aseguruetako Arrasateko bulegoa 8etatik 16ra (biak barne) itxiko da soilik, eta gainerako egunetan goizez egongo da irekita, 9:00etatik 13:00etara. Bergarako bulegoa, berriz, abuztuaren 1etik 31ra itxiko da oporrengatik. Itxita dagoen egunetan, gustura hartatuko zaiutugu Arrasateko bulegoan. Gozatu oporrak!

reclamación_pensionistas

4.000 eurorainoko itzulketa pentsiodunei

Zerga-akats baten ondorioz, pentsiodunen talde batek 4.000 eurorainoko itzulketa eskuratu dezake zerga-akats baten ondorioz, Auzitegi Gorenaren epai baten arabera. Auzitegi Gorenak 1967ko urtarrilaren 1etik 1978ko abenduaren 31ra bitartean PFEZan gehiegi ordaindu ahal izan zuten merkataritza-, eraikuntza- edo metalurgia-sektoreko langileak aipatzen ditu. Epai horren arabera, milaka pentsiodunek urteko errenta-aitorpenean deskontatu ahal izango dute aitorpenaren azken lau […]