SALTOKI ETA NEGOZIOETARAKO ARRISKU ANITZEKO ASEGURUA

Establezimendu publiko bateko bezeroarentzako arreta arrisku askoren eraginpean egon daiteke, eta horrek arriskuan jar dezake lokalean dauden pertsonen integritatea, negozioaren etorkizuna eta emaitzen kontua.

Autonomoentzako Arrisku Anitzeko Asegurua aukera ona da zure jarduera komertziala aseguratu eta seguruago senti zaitezen.

Saltoki eta Negozioetarako Arrisku Anitzeko Aseguruaren helburua zera da: negozioaren ondasun materialak (higiezinak, makinak, higigarriak eta salgaiak) eta hirugarrenen erreklamazioen aurrean daukazun erantzukizuna babestea, eta istripu baten ondorioz jarduera geldituz gero, zure diru sarrerak ziurtatzea.

Poliza hau bereziki diseinatuta dago salmenta, bulego, negozio establezimendu, ekintzaile autonomo eta abarreko jardueretarako.

Oinarrizko bermeak eta hautazkoak bereizten ditugu

OINARRIZKO BERMEAK

Aseguratutako kalte materialak

  • Sutea, leherketa eta tximista.
  • Kea.
  • Ibilgailuen talka edo aireontzien erorketa.
  • Soinu uhinak.
  • Bandalismo ekintzak, istiluak eta legezko grebak.
  • Euri, haize, txingor, elur eta uholdeen ondoriozko kalteak.
  • Suteak itzaltzeko instalazio automatikoen isurketa.
  • Birkonpontze estetikoa.

Aseguratutako gastuak

  • Salbamendua, eraispena eta hondakinak kentzea.
  • Derrigorrezko kaleratzea.
  • Alokairuen galera.
  • Artxiboak eta dokumentuak berrezartzea.

Laguntza juridikoa eta lege laguntza

  • Telefono bidezko laguntza.
  • Defentsa eta fidantza penalak.
  • Negozioaren lokalari buruzko eskubideak.
  • Defentsa, prozedura administratiboetan.
  • Defentsa, gizarte segurantzaren aktak direla eta.
  • Defentsa, lan ikuskatzailetzaren aktak direla eta.
  • Defentsa, lan kontratuetan.
  • Zerbitzu kontratuak ez betetzeagatiko erreklamazioak.
  • Produktuen gaineko kontratuak ez betetzeagatiko erreklamazioak
  • Gorputz kalteengatiko erreklamazioak.

Aseguratutako beste arrisku batzuk

  • Laguntza 24 orduetan.
  • Edukitzaileak berria denean daukan balioa.
  • Errebalorizazio automatikoa eta kapitalen konpentsazioa.
  • Edukitzailearen eta edukiaren gaineko estaldura automatikoa (%10 kapitalekiko).
  • Aparteko arriskuak.

HAUTAZKO BERMEAK

Aseguratutako kalte materialak

  • Beira, ispilu, kristal, loza sanitario, marmol eta errotuluen haustura.
  • Urak eragindako kalteak, matxura bilatzea eta konpontzea barne.
  • Lapurreta.
    • Akatsak.
    • Salgaiak erakusleihoetan.
    • Eskudirua.
    • Bezero eta enplegatuei egindako lapurreta.
    • Lapurretagatiko osasun laguntza.
  • Erantzukizun zibila, defentsa juridikoak eta fidantzak.
    • Higiezinetako erantzukizun zibila.
    • Ustiapeneko erantzukizun zibila.
    • Erantzukizun zibil lokatiboa.
    • Erantzukizun zibil patronala.
    • Kanpoan egindako lanetako erantzukizun zibila.
    • Produktuen-Lanondokoen erantzukizun zibila.
  • Etekinen galera: eguneroko indemnizazioa.

Aseguratutako gastuak

  • Hotz ganberetan salgaiak hondatzea.
  • Makinen matxurak.
  • Ordenagailuek eta ekipamendu informatikoek jasandako kalteak.
  • Salgaien garraioa.
  • Kalte elektrikoak.

BULEGOAK

Zenbat denbora ematen duzu bulegoan? Zenbat istorio bizi duzu egunean zure bulegoan? Istorio horiek guztiak onak izatea espero dugu, eta, ezustekorik gertatuz gero, zu ondo babestuta sentitzea estaldurarik onenak dituen bulego aseguru bikain baten bitartez.

OSTALARITZA, JATETXEAK, TABERNAK ETA KAFETEGIAK

Zure sukaldaritza negozioak eta zure bezeroek behar duten babesa. Ostalaritza negozioan izaten diren beharretan espezializatutako aseguru hau zu eta zure bezeroak lasai egon zaitezten dago pentsatuta.

ELIKAGAI DENDAK, AUTOZERBITZUAK ETA SUPERMERKATUAK

Arrisku anitzeko aseguru integral hau zure elikagai dendarako pentsatuta dago.

ZENTRO KOMERTZIALAK

Zure negozioa zaintzeak denbora eta esfortzu handia kentzen dizu egunerokoan. Arrisku anitzeko aseguru honen estaldura edukitzeak lasaitasuna emango dizu, zentro komertzial batean dagoen zure txikizkako dendan edozein ezusteko gertatuta ere.

EHUNKIZKO KONFEKZIOA, MODA ETA OSAGARRIAK

Zure moda negozioak benetan behar duen babesa.

APAINDEGIAK

Aseguru hau, estetikoki ederra ez ezik perfektua da zure negoziorako.

FARMAZIAK

Zirkuitulabur batek medikamentuak gordetzen dituzun hotz ganbera deskonektatzen badu ere, ez zaitez kezkatu. Ezusteko horrek estaldura dauka.

Goiena Aseguruetan konpromisoa hartzen dugu gutxienez aseguruen hiru eskaintza prestatzeko eta aseguru konpainia nagusiek dauzkaten baldintzen eta estalduren analisi konparatibo bat egiteko, zuri aholku eman eta gehien komeni zaizuna aukera dezazun, zure beharren neurrira egindako plan bat eginez eta aseguru baldintza onenak bilatuz.