Noiz aldatu asegurua Arrisku Orotatik Hirugarrenetara?

seguro_todo_riesgo

Gutako bakoitzak bere ibilgailuarentzat nahi duen babes-maila bere gain hartzeko prest dagoen arrisku-motari buruz erabaki behar du. Hala ere, badira aseguramendu-mota eta aldaketa-unea baloratzen lagun dezaketen faktore inportanteak: 

  • Aitzinasuna. Arrisku Orotako modalitatean, aseguru-etxeek norberaren kalte-ordaina bigarren edo hirugarren urtera ibilgailua berriaren (%100) balioa  bermatzen dute. Seigarren urtetik aurrera (OCUren datuen arabera) ibilgailuaren balio-galera handia da ezbehar baten indemnizazioan. Hamar urtetik aurrera ibilgailu batek (%75-85) arteko gal dezake markaren edo modeloaren arabera; beraz, balioa minimoa da.
  • Erabilera. Istripu bat gertatzeko arriskuaren probabilitatea beste faktore bat da; zenbat eta gehigago erabili kotxea, orduan eta arrisku handiagoa izango du istripuak izateko; beraz, hobeto aseguraturik edukitzea komeni da

Azken urteotan autoen arloan aseguru-primak (prezioak) merkatu egin dira. Honek eragin dezake antzinatasun handiko eta gehiegi erabili gabeko ibilgailuak, arrisku orotako asegurua edukitzea.  Egoera horretan garrantzitsua da kontsumitzailea ondo aholkatuta egotea eta ezbehar osoaren aurrean jasoko duen kalte-ordaina argi edukitzea.