Bidaiako laguntzako aseguru kolektiboak

Lan hitzarmenik ez badago, enpresa askok Istripu Aseguru Kolektibo bat kontratatzea hautatzen dute, modu bikaina baita edozein egoera prebenitu eta enplegatuak halako egoeren aurrean babesteko.  

Asegura itzazu zure lan desplazamenduak.

Futbol talde bat, enpresako edo aisialdiko bidaia bat edo halako jarduera komun bat daukaten pertsona taldeentzako moduko aseguru bat da. Xede nagusia da edozein ezustekoren aurrean babestuta egotea. Espainian eta atzerrian bidaiatzen ibiltzen diren profesionalentzat ere diseinatuta dago

  • Enpresa txiki eta ertainetako langileen desplazamenduak.
  • Komertzialak, aholkulariak, teknikariak, exekutiboak eta erdi mailako arduradunak mundu osoan bidaiatzen jartzen dituzten enpresak.
  • Desplazatuak eta atzerriratuak; beren enplegatu, bekadun eta boluntarioak mundu osoan iraupen luzeko bidaiak egiteko desplazatzen dituzten enpresa eta erakundeei zuzenduta.
  • Enpresetako zuzendariak eta beren familiartekoak, etab

PERTSONENTZAKO LAGUNTZA

  • Asegurudunaren gaixotasuna eta istripua: estaldura honen barruan honako hauek sartzen dira: aseguruduna arrazoi medikoengatik lekuz aldatzea edota aberriratzea; ospitaleraturik dagoen asegurudunaren familiarteko baten desplazamendua eta egonaldia, eta laguntzaile asegurudunen itzulera aurreratua, asegurudunaren lekualdatze medikoa dela eta.
  • Medikuntza, kirurgia, farmazia eta ospitaleratze gastuak.
  • Asegurudunaren egonaldiaren luzapena, gaixotasuna edo istripua dela eta.
  • Medikamentuen bidalketa barne.
  • Asegurudunaren gaixotasun edo istripu kasuan, lekualdatze edo aberriratze sanitarioa sartzen da.
  • Gaixotasuna edo istripua izan duen asegurudunaren laguntzaile asegurudunen lekualdatzea edo aberriratzea ere sartzen da.
  • Gaixotasuna edo istripua izan duen asegurudunaren adin txikiko laguntzaile asegurudunen edo desgaituen lekualdatzea edo aberriratzea ere sartzen da.
  • Hildako asegurudunaren lekualdatzea edo aberriratzea ere sartzen da.
  • Hildako asegurudunaren laguntzaile asegurudunen lekualdatzea edo aberriratzea ere sartzen da.
  • Hildako asegurudunaren laguntzaile baten desplazamendua.
  • Hildako asegurudunaren laguntzaile bati ostatu ematea ere sartzen da.
  • Familiarteko baten heriotza dela-eta asegurudunaren itzulera aurreratua ere sartzen da.
  • Ohiko bizilekuan edo lokal profesionaletan ezbehar larria izateagatik behar baino lehenago itzultzea ere sartzen da.
  • Mezu urgenteen transmisioa barne.
  • Aberriratzeagatik aseguruduna ordeztea barne.
  • Informazio orokorra barne.
  • Asegurudunak ohiko bizilekua daukan herrialdetik kanpo pasaportea lortzeko egin beharreko desplazamendua ere sartzen da.
  • Asegurudunak bizilekua daukan herrialdetik kanpo pasaportea lortzeko hartu beharreko ostatua.
  • Atzerrian eskudirua entregatzeko kudeaketa.

Atzerapena bidaian

  • Atzerapena garraiobidearen irteeran.
  • Atzerapena bidaian, aireko garraiobidean ‘over booking’-a izan dela eta.
  • Aireko konexioen galera.

Ekipajerako estaldura

  • Hegaldian fakturatutako ekipajea behin betiko galdu, norbaitek lapurtu edo kanpotik hondatzeagatiko indemnizazioa.
  • Ekipajea eta norberaren gauzak aurkitu eta bidaltzea barne.

HAUTAZKO ESTALDURAK

Istripu pertsonalak

  • Desplazatutako asegurudunaren istripuzko heriotzagatiko indemnizazioa.
  • Desplazatutako asegurudunaren ezintasun iraunkorragatiko –baremoaren arabera– indemnizazioa.
  • Erantzukizun zibil pribatua.
  • Aldi baterako ezintasuna istripuagatik; asegurudun orok, istripu baten ondorioz laneko baja hartu behar badu, eguneroko subsidioa jasoko du.

Itzulpen zerbitzua

Itzulpen eta Interpretazio Zerbitzua eskuragarri, konpromisorik gabeko aurrekontuarekin; baita Telefono bidezko Aldibereko Itzulpen Zerbitzua ere, polizan estaldura daukaten ezbeharretan premia urgentea izanez gero.

Zure desplazamenduen neurrira zehaztutako estaldurarekin.

Telefono bidezko laguntza bai Espainiatik bai atzerrian: telefono bidezko laguntza egunaren 24 orduetan / urtearen 365 egunetan.